Gaurko honetan salbuespen bat egingo dut eta euskaraz idatziko dut. Iñakik ez zekien ingelesez, eta mezu hau beretzat da.
Gaur, Iñaki, oso triste nago. Baina beti bezala gogoratu nahi zaitut. Ez dut inoiz ahaztuko. Sekulako beldurra nizun. Orain dela urte piiiiilo batetaz ari naiz (nik hamalau urte nituen, atera kontuak). Gizon altua, bigote arraro harekin, beti hain elegante jantzita eta sekulako ahots potentearekin fotosintesia gora eta fotosintesia behera aritzen zinen. Nik lehenengo lerrotik behetik gora begiratzen zintudan eta inurri sentitzen nintzen.
Handik hamar bat urtetara, ordea, berriro txaboletan elkartu ginen. Baina oraingo honetan lankide gisa. Nire beldur zaharrak kontatzen nizkizunean ezin zenituen sinistu. “Nik beldurra zuri?” esaten zenuen. “Ogi puska bat nintzen eta!”.
Eta orduan ezagutu nuen Iñaki bromista, Iñaki kazkagorra, Iñaki koketoa, Iñaki juergista, Iñaki medikua (gure analisi guztiak zure eskuetatik pasa ziren: honek zer esan nahi du? Eta beste honek? Eta zuk beti aholku onak ematen zenizkigun), Iñaki korrikalaria (zenbat kilometro egin dituzu gure mintegian, gora behera, ezker eskubi, pauso luze eta arinez, eskuak bizkarrean eta noizbehinka bigotea laztanduz), Iñaki sukaldaria (ai, ene, nork egingo dizkigu hemendik aurrera Kukuko bazkari eta afari goxo horiek!!!!!!!!), Iñaki bidaiaria, Iñaki feminista (martxoaren 8a, ez da sekula berdina izango guretzat), Iñaki lagun eta lankide ona. Eta irakasle bikaina.
Iñaki, beti izango duzu nere bihotzean txoko bat zuretzako. Muxu bat.
Iñakirentzat hitz batzuk badituzue, utzi hemen iruzkin bat (comment) eta gustura argitaratuko dugu.
Agur Iñaki eta eskerrik asko eman diguzun guztiagatik.
ReplyDeleteDenok sentituko dugu zure hutsunea baina beti izango dugu zure presentzia.
Iñakiri agur esateko, Atxagaren poema bat erabiliko nuke, idazleak berak, lagunen bat galdutakoan irakurri izan duena:
ReplyDeleteAdan eta bizitza
Gaixotu zen Adan paradisua utzi eta aurreneko neguan,
eta eztulka, buruko minez, hogeita hemeretziko sukarraz,
negarrari eman zion Magdalenak gerora emango bezala,
eta Evagana zuzenduz "hil egingo naiz" esan zion oihuka,
"gaizki nago, maite, hilurren, ez dakit zer gertatzen zaidan".
Harritu egin zen Eva hitz haiekin, hil, hilurren, gaizki, maite,
eta berriak iruditu zitzaizkion, hizkuntza arrotz batekoak,
eta ezpain artean ibili zituen maiz, hil, hilurren, gaizki, maite,
harik eta zehazki ulertzen zituela iruditu zitzaion unerarte.
Ordurako sendatua zegoen Adan, eta poz pozik zebilen.
Paradisuaz geroko lehen gertaera hark segida luzea izan zuen ,
eta lehengoez gain, hil, hilurren, gaizki, maite, Adan zein Evak
hitz berriak ikasi behar izan zituzten, min, lan, bakardade, poz
eta beste hamaika, denbora, neke, algara, eder, ikara, kemen;
hiztegia hazten zenarekin batera, zimurtuz joan zitzaien azala.
Zahartu zen erabat Adan, sentitu zuen hurbil heriotzaren ordua,
eta Evarekin elkarrizketa sakon bat izateko gogoa sortu zitzaion;
"Eva", esan zion, "ez zen ezbehar bat izan paradisuaren galtzea;
oinazeak oinaze, minak min, gure Abelen zoritxarra halako zoritxar,
bizi izan duguna izan da, zentzurik nobleenean esanda, bizitza".
Adanen hilobi atarian malko arruntak ixuri ziren, gatz eta urezkoak,
lurrera erortzerakoan hiazinto edo arrosa alerik eman ez zutenak,
eta Kain izan zen, paradoxaz, negarrez bortitzen puskatu zena;
Gero Evak irribarre xamurrez gogoratu zuen Adanen lehen gripea
eta halaxe, lasai, etxera joan eta salda beroa hartu zuten, eta txokolatea.
Txokolaterik ez dugu izango, ezta saldarik ere, agian, baina afaltzeko elkartuko gara, Iñakik halaxe nahiko luke eta.
Zer zaila den agur esatea, betirako agurra dela jakinda.
ReplyDeleteBegiak malkoetan izanagatik, beti gogoratuko zaitut irrifartsu, mariatxiaren txapela buruan duzula, "pero sigo siendo el rey" ohiukatuz zure lankideen koruen artean. Izan zaitez bai errege zuden tokian zaudelarik!
Agur eta ohore erregeari!
IÑAKI...
ReplyDeletezuretzako ez daukat itzik! beti bezela irrifartsu gogoratuko zaitut, bigotea laztantzen, neri garraxika... :)
ASKO LAGUNDU ZENIDAN... BAI IKASLE BEZELA OBETZEN, ETA BAI PERTSONA BEZELA.
MILLESKER IÑAKI!!!
Sinistu nahi nuke, norabaitera joan zarela, eta noizbait hor topo egingo dugula, hori bai kontsueloa, baina ez dut horrelako sinismenik; beraz, bizi naizen artean zure oroitzapenak gordeko ditut, hori bai!!
ReplyDeleteAtzo ahizpak deitu zidanean Iñakiren heriotzaren berri emateko, harriturik geratu nintzen, shock egoeran, ezin sinetsi!!!!! Diario Vasco-n eskela ikusi eta oraindik ezin sinetsi!!!!! Bere irribarre hura, bigote ikutu eta ikutu!!!!! Kriston irakasle ona, benetan!!!! Atzo Anoetara hurbildu ginen guztiok komentatzen genuen bezala!!!!! Eskerrik asko Iñaki, zinen bezalakoa izateagatik!!!!!!!
ReplyDeleteNeguko haize hotzak inoiz baino lehenago astindu gaitu zure agurrarekin
ReplyDeletehttp://www.youtube.com/watch?v=w0hbrcyHTCI
Amezketako eskolatik Laskorainera etorri ginen gu B.U.P. delakoa egitera. Lehen ikasturtea herritik kanpo; amezketarrak kapitalean, Tolosan; B.U.P.eko lehen maila; Natur Zientziak ikasgaia; maixu bibotedun serio itxurakoa; flageloak, protozooak, hosto bakunak... Maixu elegantea, dotorea, fundamentuzkoa,.. gure Iñaki!!!
ReplyDeleteUrte askoren ondoren, berriz, lankide. Gu Haur eta Lehen Hezkuntzan; bera Bigarren Hezkuntzan. Gu ikasle ginenean bezain gizon elegantea, dotorea, fundamenduzkoa... gure Iñaki!!!
Aurki arte, MAIXU!!!
Iñakirekin hiru urte,
ReplyDeleteiñoiz ez zela gaizki etortzen pelota egitea esan zidan berak biologia klase batea., lehenengo 8 a atera nuenean kalera bota nindun armatu nun eskandaloakin. Oroitzapenak.
Orain bi urte "WOMANIZER" programa egin genuen bere laguntzaz, martxoak 8ko eguna ospatzeko, noski, izena arraro xamarra omen zen. Ori bai, musika oso gustoko zuen, modernoa omen zen, oraingoan, sintonia goxoena zuretzat eta ondo jarraitu zure bidean!
Agur bero bat, eskuminak denoi, eta nere laguntza al dudan neurrian,
Ezin daiteke ezer txarrik esan Iñakiri buruz. Dena zen, jatortasuna, umore ona eta erakusteko gogoa.
ReplyDeleteBerarekin 2 urte egon ondoren, nahiz eta duela urte asko izan, bere oroitzapen polita geratzen zait.
Agur bat Iñaki.
Hurbil zintugun, hurbila zinen
ReplyDeleteanaia adeitsua, osaba maitekorra;
zorigaitzak eraman zaitu gazterik,
gu atsekabearen lainoetan utzirik.
Zurea,
bizi oparoa eta emankorra,
Laskoraingo irakasle maitatua,
sukaldari eskertua,
Kuku kabiko txoritxua.
lagunen lagun bildua.
Azken urratsetan ere duin
goizalbaren argitik arratsera
bizitu zintuen bizi-pozaren izaera,
zure oroimena goaz hegaltzera
maitatutako Zumaiko txokoetara,
airera,
noranahira,
bizi izan zinen bezain libre, aske,
bidaia dezazun gurera,
gure bihotz nahigabetu urratuetara.
LAGUN ETA LANKIDEARI AGUR
ReplyDeleteIkusirik hire errautsak
itsasorantz abiatzen
Azaltzen oso zaila duk
barruan zer den sentitzen
Taupadak bihurtzen dituk
minaren akuilu-ezten
Lehor zeuden begi denak
golpetik hasi bustitzen
Agur esan nahi ertzetik
hitzik ez duk ateratzen
Denak serio ta isilik
isiltasuna entzuten
Lehen ez nian dudarik
orain ez zaidak gelditzen
Hori dena eragiteko
norbait berezia hintzen
Bakterio deitzen genion guk, nere tutorea izan zan eta oroitzapen onak ditut, asko lagundu zidan gauz pertsonaletan baita amarekin hitzegiten ere. Estimu handitan nuen Iñaki eta naiz eta 10 urte baino gehiago pasa berarekin egon nintzen azken egunetik, askotan gogoratu naiz berataz, baita bere Opel Tigra gorri mitiko hurataz.
ReplyDeleteZauden lekuan zaudela, besarkada bat Bakterio, barkatu, Iñaki.